2024(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

LH3-4KOAK MAIATZEAN ZARAUTZera IRTEERA

 LH3-4koak maiatzaren 14tik 16ra Zarautzera doaz. Bertan, lehenengo egunean Getariara joango dira. Han hainbat ekintza egingo dituzte, adibidez: Lehenengo ongi etorria eta ekintzen berri eman. Gero Getariara oinez joango dira.Arratsaldean kaia ikusi eta pista jolasa egin, gero San Anton mendira igo, euskal balea. Merienda, autobuses aterpetxera eta ekintzen amaiera.

Bigarren egunean::Goizean, apareju tailerra egingo dute, gero arrantza nola egin bazkaria, autobuses Zumaira, arrantza, San Telmo ermita bizitatu , merienda, autobuses aterpetxera eta ekintzen amaiera.

Hirugarren egunean hau egingo dute: Iñurritzako biotopo babestura oinez, gero itsasertzeko ekosistema ezagutu, ekosistemen lokotx bilaketaren jolasa, autobuses Zarautzera, bazkaria eta ekintzen amaiera.



ZUMAIA









LH1-2KOAK ABONESak IKERTZEN

Lh1-2koak abonesak ikertzen ari dira, indiar zuri batzuk dira, baina Zamorakoak. Euskal Herrikoak baino handiagoak dira. Esperimentuen bidez ari dira ikertzen. Bi esperimentu egin dituzte, pote baten beratzen ipini dituzte eta beraien prozesua ikertzen ari dira. Beste pote baten kotoietan sartu dituzte.  Egunero ura bota eta argi naturala dagoen tokian ipini behar dituzte. Hamabost egun barru berriro ikusi behar dituzte. Asko ikasten ari dira.  📖📖📖

LH5-6 KOAK OLINPIADETARA DOAZ


 LHH5-6koak olinpiadetara doaz apirilaren 19 an. Aurten  Ondarroan izango dira olinpiadak.

Olinpiada hauetan, Lea Artibai eskualdeko LHko ikasle guztiak batu eta hainbat jolas batera egingo dituzte.

Bi gune nagusitan banatuko dira.

Bat Zaldupe inguruan eta bestea Hondartzan.

EGITARAUA:

Goizeko 9:45etan eskola aurrean autobusa izango da.

10:30etan ikasle bakoitza bere lekuan eta bere taldearekin egongo da

13:30 arte jolas topaketak egingo dira,5.mailakoak Zaldupeko eremuan eta 6. mailakoak hondartzan.

13:30etan denak hondartzan batuko dira eta bazkaldu egingo dute.

14:45 arte denbora librea izango dute , 15 minutu izango dute hondartza garbitzeko (15:00 arte).

15:00etan Itsas aurreko paradan autobusa hartuko dute eta eskolara etorriko dira.


LH3-4KOAK ROBOTAK EGIN DITUZTE

 LH3-4koak, robotak egin dituzte, plastikako saioan, erabilitako gauzekin adibidez: esne poteak, komuneko tutuluak, paperak, kartulinak, gometzak... oso pozik daude beraien lanarekin.



HH4-5 Berritxuko proiektuarekin

Oporrak amaitu dira eta HH4-5-koek hasiera eman diote Berritxuko proiektuari. 
Psikomotrizidade ondoan (salto-gelan) paper HANDI bat ipini dute, Berritxu guztia marrazteko:kanpo futbola, etxeak, tabernak... 
Lan honi jarraipena egingo diogu. Bukatzean, ikusiko dugu nola gertauko den. 




2024(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

LH1-2KOAK TOPERA

 LH1-2koak topera ari dira, Innovamat matematikako proiektua lantzen ari dira. Aurreko astean ere Lekeitiko Trinketera joan ziren gau pasara eta oso gusura eta pozik bueltatu ziren. Eta amaitzeko kultura astearekin lotuta, beraien gelako kulturei buruz ikasten ari dira. 







MASTER CHEF

Lh5-6koek gaur chefen papeletan ipini dira ingeleseko saioan. Bikote bakoitzak irudimena erabiliz sandwich eder batzuk egin dituzte. Primeran pasatu dute ekintza berri hau egiten.👌

                                                                           
                                                                                         


LH3-4KOAK MAIATZEAN ZARAUTZera IRTEERA

 LH3-4koak maiatzaren 14tik 16ra Zarautzera doaz. Bertan, lehenengo egunean Getariara joango dira. Han hainbat ekintza egingo dituzte, adibi...